Urriaren 14an eta 17an Margarita Maturana Mesedetako amaren joan-etorria ezagutzeko aukera dago "Historia Astinzen" ekimenean hitzaldia ezezebisita gidatu bat eratu dugu J. Manuel Cembellinen eskutik.

 

Maria Pilar lopez de Maturana 1903an sartu zen Berrizeko Mesedetako komentuan eta Margarita Maria izena hartu zuen. Laister izan zuen misiolariaizateko gogoa, baina garairako oso aurreratua zen kontzeptuarekin: ebanjelizazio hutsetik harago, gizakiaren duintasuna bilatzen zuen jatorri, arraza, sexu eta erlijioak kontuan izan barik.

Langilea, nekaezina, antolatzaile sutsua eta diplomatikoa izanik emakumearen aldeko eskubideak aldarrikatzeko proiektu berritzailea proposatu eta aurrera atera zuen. Bere ekimenak Berrizko Mesedetako misiolariak mundo osora eraman zituen.

J. Manuel Cembellinek kontatuko du munduan zehar ibilitako monja honen joan-etorriak. Eleiz museoko arduraduna da eta "Todos los apellidos vascos" telebista saioko historialari kolaboratzailea. Hitzaldia, urriaren 14an izango da, Durangoko Arte eta Historia Museoan 19:00etan, "Margarita Maturana. O cómo cambiar el mundo desde Berriz" izenburupean. Bisita gidatua, berriz, urriaren 17an eguerdiko 12etan Berrizko Mesedeta Amen komentuan. Bisitan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da 946818066 telefono zenbakian edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan

contentmap_plugin