EUSKAL HERRIKO ARTZAI TXAKUR TXAPELKETA
Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa antolatzen du Gerediaga Elkarteak. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko artzainek parte hartzen dute, herrialde bakoitzean aurrez egiten diren txapelketetan sailkatu eta gero. Irailean izatean da txapelketa.
1967an egin zen lehenengoa Mañarian. Urtero, Durangaldeko elizate edo uri baten egin da. Azken urteetan, Axpen (Atxondo) Elizondoko landetan egiten da.
Txapelketa ofizial izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Txapelketaren berezitasun teknikoak, epaimahaiaren izendatzea eta antolaketa Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketen Antolatzaileen Elkarteak finkatzen ditu. Gerediaga elkarteko kidea da. Hauxe da txapelketan txakurrek egin beharreko lana. Eta hemen dituzu orain arteko txapeldunen zerrenda.
Anbotoko magalak eskaintzen duen paisaje apartak, lagun eta familia giroko ospakizun bihurtzen du lehiaketak.