Martxoaren 31ko bonbardaketan ehortzitakoen familiartekoak bilatzeko ikerketa lana

Durangok 1937ko Martxoaren 31n bonbardaketa handia jasan zuen. Ez zen bakarra izan, baina biktima gehien eta hondamendi handiena utzi zuen erasoa izan zen. Guztira, 336 biktima zuzen zenbatu ziren. Gehiago ere izan zirela baieztatu dezakegu, zeharkakoak kontuan hartu ezkero.


Erasoan hildakoak Durangoko kanposantura eraman ziren egunean bertan eta ostekoetan, eta asko hilobi komunetan lurperatu ziren. 2001.urtean Jon Irazabal Gerediaga Elkarteko historialariak 1937ko Martxoaren 31n izan zen bonbardaketari buruzko liburua idatzi zuen eta bertan hilobi komunetan ehortzitakoen zerrenda argitaratu zuen. Biktima horiei buruz, baina, ez dakigu gehiago ezer. 82 gizon-emakumeri buruzko erreferentzia bakarra izen-abizenak kasu batzuetan, edota txarrenean lurperatu zituzten garaiko plaken erreferentzia-zenbakia baino ez dira.


Orain, ehortzitakoak identifikatu eta gaur egungo familiarteko eta ondorengoak lokalizatzeko ikerketa lana hasi dugu Gerediaga Elkarteak eta Durango 1936 Kultur Elkarteak, Durangoko Udalaren babesarekin. Horretarako, Gogora Institutuak zabaldutako diru-laguntza deialdi batera ere aurkeztu dugu egitasmoa. Hiru hilabeteko egitasmo xumea izango da (2021eko abendura arte), eta amaieran aurkitutako senitartekoekin topaketa egitea ere bada asmoa. Izan ere, bonbardaketen ondorioz Durangoko kanposantuko hobi komunetan ehortzitakoei gune duina atontzeko aukera zabaldu daitekeelako. Gaur gaurkoz, dozena bat senitartekoren erreferentziak eskuratu dituzte, hilabeteko bidea egin duen ikerketan. Zentzu horretan, Durangoko Udalak hobi komun horien kokapena identifikatzeko eskaera ofiziala egin zion uda aurretik Gogora Institutuari.

Lagundu diguzu ehortzitakoen familiartekoak aurkitzen?

Beheko zerrenda honetako izen-abizenen berri edo susmorik badaukazu, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi iezaguzu. Lagundu egiguzu hilobi komunetan ehortzita daudenen senitartekoak bilatzen

 

DURANGO / IURRETA

Concepción Andrade Loma (zibila) - Familia aurkituta

Jose Aulestiarte Icaran (zibila)

Maria Cruz Arroyo Majadas (zibila)

Teodoro Domínguez Macías "Tululú" (zibila) - Familia aurkituta

Carmen Ereño Canales - Familia aurkituta

Marcelina Ferandez Pérez (bizila) - Familia aurkituta

Carmen Fuentes Alonso (zibila)

Arturo Gómez Fernçandez (desobiratua)

Jose Ignacio  Irazabal Madariaga "Curro" (zibila) - Familia aurkituta

Sebastiana Larrinaga Iruri (Mardones leku batzuetan) (zibila) - Familia aurkituta

Dulce María Lezámiz Pérez (zibila)

Caridad Lezámiz Pérez (zibila)

Regino Mateo Reposo (zibila) - Familia aurkituta

Daniel Olea Garaita (zibila) - Familia aurkituta

Balasi Olea Garaita (zibila) - Familia aurkituta

Nicasio Pérez Argoitia (zibila)

Luis Tellitu Belausteguigoitia (gudari) - Familia aurkituta

Nicolás Uriarte Unamuno (gudari) - Familia aurkituta

Mª Teresa Uriarte Urriolabeitia (zibila) - Familia aurkituta

Victoriana Zabaleta Ormaechea (zibila) - Familia aurkituta

Carmen Zaldívar Goicoechea (zibila) 

Concepción Zarandona Orbea (zibila) - Familia aurkituta

Anselma Barrueta Urcelay "la sillera"

Luis Altuna Aberasturi (zibila - desobiratua) - Familia aurkituta

Victoria Urriolabeitia Uribe (zibila) - Familia aurkituta

 

ABADIÑO

Florentina Lariz-Zubi-Errementeria Leaniz-Beascoa (zibila) - Familia aurkituta

 

MALLABIA

Vicente Larrinaga Güenechea (zibila) - Familia aurkituta

Martín de Astarloa y Zubia (gudari) - Familia aurkituta

 

 

ELORRIO

Pablo Azcarragaurizar Uríbarren (gudari) - Familia aurkituta

Marcos Cengotitabengoa Mendicoechea (gudari) - Familia aurkituta

 

JATORRI EZEZAGUNA

Florencio Bilbao Guerediaga (gudari)

 

BILBAO

Pablo Areitio Cuesta

Juan Lezama Larrea (gudari)

Avelino Rico Garcia (gudari)

Ricardo Crespo Ayerra (gudari) - Familia aurkituta

 

ERANDIO

Eduardo Blanco Ramos (gudari) - Familia aurkituta

 

BARAKALDO

Ricardo Redondo Mariscal (gudari) - Familia aurkituta

 

KARRANTZA

Vicente Santisteban Abascal (gudari)

 

ZALLA

Pabl Rolloso Álvarez (gudari) - Familia aurkituta

 

EIBAR

Feliciano Errasti Elgoibar (zibila) - Familia aurkituta

Vitoriano Lizarriturri Barrutia (zibila) - Familia aurkituta

 

ELGOIBAR

Ángel Suárez Echevarria (gudari) - Familia aurkituta

 

ARETXABALETA

Concepción Gago Raposo (zibila) - Familia aurkituta

 

DONOSTIA

Marcelino García Romeral (zibila)

Ignacio Lombide Alberdi (gudari) - Familia aurkituta

José Antonio Luengas Lapeña (erlijiosoa)

Marcelino Merino Rasines (gudari) - Familia aurkituta

Ángel Santillana Madrid (gudari) - Familia aurkituta

Eugenio Vergara Gutiérrez

Mauricio Ayestaran Elustondo (gudari) 

 

 

Gerra Zibila Durangaldean

80. hamarkadan Gerediaga Elkarteak 1937ko martxoaren 31n Durangok bizi izandako bonbardaketaren gaineko ikerketarako, dokumentu, argazki, datu... bilketa hasi zuen. Ikerketak berak, baina, gaia zabalago jorratu beharra erakutsi zuen. Gutxi zegoen jasota bonbardaketaz eta gutxi gerra zibilaz.

Hasierako urteetan, batez ere Durangoko bonbardaketaren aurrekari, gertakaria bera eta ondorioak aztertu zituen Gerediagak. 2005. urtean "Durango.1937ko Martxoak 31" liburua argitaratu zuen, Jon Irabazalek idatzita.

2001. urtetik eta Gerediaga Elkarteak urteetan egindako eskariari erantzunez, martxoaren 31ean, bonbardaketako biktimen aldeko ekitaldia egiten da Durangon. 2005.urtean, Andra Mari basilikaren horma batean bonbardaketa oroituz ere plaka jarri zen. Era berean, ikerketa lanetan jarraitu zuen hurrengo liburuak kaleratuz: "Otxandio Gerra Zibilan 1936/37" 2003an, eta "Gerra Zibila Durangaldean (1936-1937)" 2007an.

Durango, baina, ez zen izan eskualdean bonbardatu zuten herri bakarra. Elorriok eta Otxandiok ere jasan zituzten bonbardaketak eta Durangaldeko gainontzeko herrietan gerra zibilaren eragin eta ondorioak bizi zituzten. Horregaitik, azken urteetan, ikerketak eremu zabalagoa hartu dute eta elkarteaz gain beste herri talde batzuk ere sortu dira helburu berdinarekin. Lan garrantzitsua egin du esaterako, Durango 1936 Kultur Erlkarteak. Bonbardaketako lekukotzak jaso eta webgune berezian sareratu dituzte.

logoa1936

Ikertu ez ahazteko. Gertatu zena ezagutzeko. Belaunaldi berriei gertatutakoaren berri emateko.

Durangoko bonbardaketari buruzko dokumental historikoa

 

contentmap_plugin