Merinaldeko Ezpatdantzari taldeak batzeko eguna da. Dantzari dantza osoa dantzatu eta gero aurreskua edo erregelak ere dantzatzen dira.

Iurretan antolatu zen lehenengoz Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna 1967. urtean. Harrezkero urtero Merinaldeko udalerriren baten egin da jaia

Dantzari dantza edo Ezpatadantza izenarekin ezagun diren dantzak, XIX. Mendearen amaieran Durangaldeko sei herritan bakarrik egiten ziren: Iurreta, Garai, Berriz, Abadiño, Izurtza eta Mañaria. XX. Mendean Euzko Gaztedi taldeei esker loraldia izan zuten. Hala ere, 60ko hamarkadan, Durangaldean dantza hauek galtzeko arriskua zuten. Gerediaga Elkarteak herrietako dantza taldeak berreskuratzeko lanari ekin zion.

Dantzaroa

dantzaroa

2009an egin zen lehenengoz Durangaldeko dantzen agerraldia Dantzaroa izenarekin. Ekitaldi honen helburua eskualdeko dantzak ezagutzera eman eta Durangaldeko dantzariak jai giroan elkartzea da.

Aberatsa da dantzetan eta folklorean Durangaldea. Dantzari dantza edo Ezpatadantza baino agerraldi gehiago dira eskualdean dantzari lotuta. Askorentzat ezezagunak dira, baina herrietan bizirik dirauen ohitura da gaur egun ere:

  • Garaiko Gernikako Arbola dantza (prozesioan, Santiagoren irudiaren omenez dantzari eta herritarrek egiten dutena)
  • Elorrion Errebonbilloen arma alardea (Errosarioko Ama Birjinaren aurrean egiten dutena)
  • Durangoko Platilo Soinua
  • Iurreta eta Garaiko nesken sokadantza
  • Gorularien estanpa (1886an Durangoko Euskal jaietarako Valentin Zubiaurrek beste batzuen laguntzarekin berreskuratutakoa)
  • Arkudantza
  • Domingillo dantza