Merioaren ibilbideari esker Durangaldeko historia ezagutzeko aukera dago. Horretarako, eskualdeak aintzina izan zuen egitura politikoan adierazgarri izan ziren lekuak bisitatzea proposatzen du ibilbide honek.

Mapa honetan ibilbideko geldiune garrantzitsuenak jasota daude eta bakoitzari dagozkion azalpenak irakurriko dituzu.

Bakoitzak bere airera antolatu dezake bisita. Baina, aurrez eskaria eginez eta hitzordua ipinita, taldeentzat bisita gidatuak antolatzen ditu elkarteak. Gaztetxoagoei historia gerturatuz egokitutako bisitak ere egin daitezke. Bisita gidatuetan aukera dago itxita egoten diren hainbat eraikinetara sartu eta barrutik ezagutzeko.

contentmap_module