Durangaldeko ikuspegi orokorra
-
Landa-gune honek Durangaldeko ikuspegi orokor ezin hobea eskaintzen du. Puntu honetatik eskualdearen esparru fisikoa eta bere mugak bistan izango ditugu: iparraldean Oiz mendia, hegoaldean Anbotoko mendilerroa, ekialdean Udala eta alboko tontorrak eta mendebaldean Ibaizabal ibaiaren inguruko bailara.
IBILTARIENTZAT
-
Andra Mariko baseliza. Ikuspegi jatetxearen ondoan lehenengoko totema aurkituko dugu, bertan puntu honetako azalpenak aurkituko ditugu. Eguraldi ona izan ezkero Durangaldeko arroa eta Anbotoko gailurreria ikus ditzakegu.
Errepidea jarraituz eta baserri bi artean joanez, eskuman garai bat oso transformaturik aurkituko dugu.
Ezkerrean burdin ura iturri bat. Momoitioko San Juaneraino ez dago beste iturririk.Errepidea aldapan gora jarraitzen da eta KONTUZ 2 Kmtan ez dago bazterbiderik, ez dauka trafiko larregi, ezkerretik joan.
Kilometro pare batean errepidea zabaldu egiten da eta bazterbidea badago, apurka apurka igotzen jarraituz Oiz mendiko bidegurutzea topatuko dugu. Hau ibilbideko punturik altuena da 400 m, EZ dugu bidegurutzea hartuko.
Aldapa behera hasten da, zati honek bidebazter estua dauka Santa Catalina ermitararte eta berau ezkerretara utziz eskumara joanga gara Momoitioko San Juan norabidea hartuz.