Erdi Aroko nekropolisa eta baseliza
-
Biztanleak, kofradietan antolatuta, bertan biltzen ziren. Interesekoak dira: baseliza eta nekropolisa.
Baseliza. XVI. mendean berreraiki zuten duela mila urte baino gehiago egindako baselizaren gainean. Barrualdean 1980ko hamarkadan egindako indusketetan agertu ziren jatorrizko hilarri batzuk gordetzen dira. XVI. mendean udaletxea eraiki zuten arte, gobernu-batzarrak elizpean egiten zituzten.
Nekropolisa. VIII-XI. mendeetan egondakoaren zati txiki bat berreraikita dago. Bertan Erdi Aroko zenbait hilobiren estalki zulodunak daude eta baita hilarri batzuen erreprodukzioak ere.
Ibiltarientzat
-
Berriro totem bat aurkituko dugu behar ditugun azalpenekin. Baselizaren inguruan hilobiak ikus ditzakegu, hainbat bertan aurkitutakoen erreprodukzioak eta lehioetan, zenbait indusketa arkeologiakoak egin ondoren, aurkitutako hainbat objektuen erreproduzioak.
Hemen ere iturri bat dago. Berriro Santa Catalinaren bidegurutzeraino buelta beharko gara BI 3341 errepidera. Garaiko norabidea jarraituz.