Durangaldeko Batzar Nagusien tokia
-
Gerediagako San Salbatore eta San Klementeren baseliza hor kokatzen da. Haren barruan hilarrien arrastoak eta azken zaharberritzean agertutako gurutzadura batzuen zatiak gordetzen dira.
Aurreko plazan Durangaldeko Batzar Nagusietako harrizko 12 eserlekuak daude kontserbatzen dira zirkuluan jarrita; harri bakoitza Merinaldeko elizate bakoitzaren ikurra da. Erdian beste harri bat dago: batzarrak zuzentzen zituen teniente korrejidoarena.
Eremuaren bazter batean XVII. mendeko kurutzarria dago.
Ibiltarientzat
-
Totema eskuma aldean kokaturik dago. Kanpo aldetik eta hesiaren zehar San Salvador eta San Clementeren baseliza eta Foru Zelaia ikus ditzakegu.
Espaloia amaitzen denean eskumara biratu eta baselizaren hesiaren ertzetik joanda, aldapan behera doan aukeratutako bidetik, autopistako lurpeko pasabidera joko dugu, ezkerretara kotxeen tailer bat utziko dugu. Errepide nagusiaren parean eta eskumatara eskailera batzuk aurkituko ditugu eta beste lurpeko pasabideari esker errepidea gurutzatuko dugu.
Laubideta kalea jaitsi errotondara arte. Errotonda eskuman utziz, Matiena osoa gurutzatuko da Trañabarren kale nagusitik Abadiñoko norabidearekin.
Autobus geltokitik zuzen jarraituz, trenbide gaineko zubia pasatu eta bide-gorriak eskumarantz hartzen duenean, zubia pasa aurretik beste iturri bat dago.