Merioaren egoitza, epaitegia eta kartzela

Merinaldeak eraikin hau Merioaren egoitza, auzitegia eta ohiko bileren batzartokia izateko erosi zuen 1578. urtean.

Etxea 1982 urtean zaharberritu zutenean, ziega biak kontserbatu zituzten eta horietako baten garai hartako kartzela ikusgai dago, garaiko hainbat objekturekin:  zepoa, girgiluak, pisuak eta neurketetarako tresnak, eskribautza eta abar.

Ibiltarientzat

Ibaizabal errekako zubia pasatu ondoren, San Vicente ermita dago, bere ondoan bostgarren totema dago. Aurrez Astolako auzitegia, gure ibilbideko bostgarren geldiunea.

San Vicente ermitaraino bueltatu eta bide gorriaren parean jarraitu, baserria ezkerrean daramagula apur bat aurrerago eta pabilioien eta Metal Performers, Serratu S.L enpresaren tartetik jarraituz, aurrerago Ibaizabal erreka agertuko da, errepidea gurutzatu eta Abadiñoko norabidea jarraituz “Angel de la Guarda” baselizaraino hurbiltzen gara, apur bat lehenago iturri bat dago.

Kulunkariak ezkerretan utziz, aurrerago erretonda bat dago, ezkerretara BBK bulego bat eta zuzen jarraituz Ferialeku plazarantz abiatuz (zorua gorriz margotuta dago) Muntsaratz dorretxearen norabidean, plaza gure eskuman utziz.

 

 

 

contentmap_plugin

contentmap_module