Muntsaratztarren leinuaren etxea
-
Eraikina XVII. mendearen erdialdekoa da eta Domingo Martínez de Guissasaren ekimenez egin zuten. Hala ere, oinarria eta horma batzuk Erdi Aroko dorrearenak dira. Gaur egun Kalitatea Fundazioaren egoitza.
Ikustea merezi dute: horma sendoen kanpoaldean Muntsaratz leinuaren armarria eta dorrera sartzeko atea (burdinan forjatua, segurtasun handiagoa emateko).
Ibiltarientzat
-
Totema dorretxearen alde batean dago. Ate nagusiaren aurretik N 636 errepidera hurbilduko gara. Andra Mari baseliza ezkerrean utziz, jarraitu espaloia amaitu arte.
Puntu honetan errepidea gurutzatu behar da. KONTUZ N 636 errepideak trafiko asko dauka.Behin errepidea gurutzatuz, asfaltatutako bidea jarraitu, lehenengoko baserria (Txatena) eskuman utziz ezkerreko bidetik jarraitu, aurrerago beste bi baserri utziko ditugu gure ezkerrean, hurrengo bidegurutzea ere ezkerretara hartu eta enpresa batera helduko gara.
Errepidearen eskumako aldean bidezidor bat dago, hau amaitzerakoan, Cemosa enpresa eskuman eta udal liburutegia eskerrean ditugula errepideraino goaz zuzen. Gure eskuman oinezko paso bat dago, gurutzatu eta txaletak eskuman, ezkerretan antzinako enpresa bat (Bentabarri kalea) erdiko bidea jarraitu Elorrioko norabidearekin. Erdiko bidea jarraitu beti, ez desbideratu alde batera edo bestera.
Momentu batean bide nagusia bitan bananduko da, eskumako bidea hartu eta berau jarraitu. Pista jarraitu lehenengoko bidegurutzean aldapa behera joan aparkaleku batera heldu arte, ezkerretik jarraitu, zubi bat pasa Ibaizabal erreka gainetik, eskuman espaloi zabal bat dago N 636 errepidearen parean, espaloitik jarraitu eta zubi azpitik pasa ondoren aurrerago oinez bide bat aurkitu arte. Totema aurkituko dugu, gure ibilbideko zazpigarren geldiunea San Agustin Etxebarria.