Durangaldeko kondeen hilobiak
-
1053. urtean Munio Sanchez eta Leguncia Durangoko Lurreko kondeek San Agustin Etxebarriko monasterio berria (gaur eliza dena) sortu zuten. Hau da merinaldearen antolaketa politikoari buruz dugun lehenengo erreferentzi idatzia.
Tradizioz, elizpeko San Martin kaperan dauden sarkofagoek Munio Sanchez eta Leguncia kondeen momiak dituzte.
Elizaren barruan erretaula platereskoa, horma-irudiak eta estilo erromanikoko zenbait harlandu daude, denak XI-XII. mendeko elizaren arrastoak.
Ibiltarientzat
-
200 m aurrerago oinez bide bat dago beste aldera pasatzeko San Agustin Etxebarriko elizaraino, bertan Munio Sanchez eta bere emaztea Leguncia Durangoko kondeen kapera ikus dezakegu.
Elorrioko norabidea jarraitu, oraingoan errepideko ezker aldetik, ez hartu lehenengoko ezkerrera doan bidegurutzadura, zuzen jarraitu, eskumatara bihurgune bat egiten du bideak, zubi bat pasa behar da Ibaizabal erreka gainetik, ezkerreko bidetik jarraitu gasolindegiraino.
Gasolindegiaren aurretik pasa eta Elorrio erdirantz abiatuko gara. Lehenengoko semaforoan eskumara pasa eta Txintxirri ikastolaren alboan zortzigarren eta azken totema aurkituko dugu.Arespakotxaga jauregiaren aurretik joanez Elorrioko plazara helduko gara, herriko erdigunea, bertan udaletxea, frontoia eta basilika dagoz.