Uri baten eredua

Sakabanatuta zegoen populazioak Don Tello Bizkaiko Jaunari uria sortzeko ahalmena emateko eskatu zion.

Uriaren sortze-gutunean (1356) harresi bat eraikitzeko beharrizana aipatzen zen, babesa emateko. Harresi hark bost portale zituen barrura sartzeko. Oraingo Elbira Iñurrieta kalean, Hegoaldeko edo Eguerdiko atea zegoen, gordetzen den bakarra. Arespakotxaga jauregiari lotuta dago. 1620. urteko jauregi hau herriko noble eta zaharrenetakoa da eta bere armarria nabarmentzen da fatxada nagusia eta mendebaldera jotzen duenaren artean.

Harresiak ondo egituratutako hiria babesten zuen, kale biren inguruan antolatuta: Erreka kalea eta Don Tello kalea. XVII. Gizaldean Elorriok bizi zuen oparoaldia zela eta, garaiko leinu garrantzitsu askok jo zuen bertara, jauregiak eraikitzen. Eraikin aparta hauek ikusteak Elorriotik bisita bat egitea merezi du.

 

contentmap_plugin

contentmap_module