Ondarea oinarria dela, hiru zutabe hauetan jarduten da gaur egun Gerediaga Elkartea

 

ZAINDU

1965. urtean elkartea eratu zenean Durangaldearen eskualde kontzientziak arduratzen zituen sortzaileak. Urteetan eskualdeak izaera propioa izan zuen, bereak zituen erakundeekin. Izaera horretan oinarrituta, kontzientzia komuna berreskuratu eta zaintzea da elkartearen helburuetako bat. Horretarako, indarrean dauden ezaugarriak gordez eta ahaztuta egon direnak berreskuratuz.

 

IKERTU

Garrantzitsua izaten da oinarriak ezagutzea. Eskualdearen historia, antolamendu ezaugarriak, gizartearen ezaugarriak, ondare kulturala, soziala, ekonomikoa... arlo diferenteek dute lekua elkartearen ikerketa arloan. Daudenak gorde eta galdutakoak berreskuratzea helburu izatea. Durangoko Merinalde zaharrari buruzko edozein ikerketa lanetarako erreferentziazko jomuga da gaur egun elkartea.

 

ZABALDU

Eskualdearen garapenerako, Durangaldeko bizimodua hobetzeko, eskualdearen batasun giroa berreskuratzeko ondare historikoa, kultura eta sozialaren berri zabaltzea ezinbestekoa da. Horretarako, ekimen eta ikerketa ezberdinak sustatuko dira bakarrean batzuetan, elkarlanean besteetan.



 

norgara-zaindu

norgara-ikertu

norgara-zabaldu