Arriskuan dagoen ondarea ezagutuko dugu aurtengo Europako jardunaldietan
2026/09/15
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan hainbat ekintza prestatu ditu Gerediaga elkarteak, eskualdeko udalekin elkarlanean. Aurten, galtzen ari den ondarean jarriko dugu arreta, horren inguruko kezka eta ardura zabaltzeko. Hauek dira jardunaldiak, herririk herri:
Abadiño: Atxarte ezagutzen / Urriak 10, 10:30 euskaraz eta 12:15 gazteleraz
Berriz: Arrierrekaren indarra / Urriak 31, 10:00etan gazteleraz eta 12:30ean euskaraz
Ermua: Ermuako doinu barrokoak / Urriak 3, gazteleraz 10:30ean eta euskaraz 11:30ean
Garai: Baserrien ondare dokumentala / Urriak 4, euskaraz 11:30ean eta gazteleraz 12:00etan
Iurreta: Oromiño erreka / Urriak 24, 10:00etan gazteleraz eta 12:30ean euskaraz
Mallabia: Sendabelarren sekretuak / Urriak 17, 10:30ean, euskaraz
Zaldibar: Zaldibarko kalexka historikoa ezagutzen / Urriak 18, 11:00etan, euskaraz
Sartu ekitaldien agendan eta erreserbatu zure lekua, aforoa bete baino lehen: Europako Ondare Jardunaldiak