Nor gara
Durangaldea lan esparru duen elkartea gara, baina Euskal Herri osora zabaldu eta hedatzen diren ekimenak ere tarteka burutzen ditugu. Adibiderik, garbiena, Durangoko Azoka bera da.
1965. urtean sortu zen elkartea, eskualdetasuna aldarrikatzeko beharrizana ikusi zutelako eta gertuko ondare historikoa zein kulturala - galduta zegoena - berreskuratu eta zaindu beharra zegoela sinistuta.
Gaur egun Durangaldeko ondareari dagokionez, zaindu, ikertu eta zabaldu dira elkartearen hiru zutabe nagusiak. 400 bazkidez osotutako elkartea da eta zeregin horretan 10 lagunez osotutako zuzendaritza batzordeak dihardu.
BERDINTASUN PLANA
Gerediagak beti izan du gizartearekiko konpromisoa, eta horren baitan, berdintasunerako konpromisoa ere badu bere jardueraren baitan. Azken urteetan pixkanaka ikuspegi hau integratzen joan da hainbat neurri konkreturen bitartez, lantaldearen zein bazkideen konbikzioz. Hala ere, guzti hau bildu, antolatu eta Plan baten baitan jaso du, berdintasunaren alde egindako lana sistematizatu eta urratsak sendotzeko asmoz. Helburu horrekin adostu du elkarteak Gerediaga Elkartearen Berdintasunerako I. Plana (2024-2027).
Historia
Durango Merinalde zaharrak historian izan duen garrantzia aintzat hartuta, eskualdearen historia, kultura eta ondarea zaintzea eta erakustea izan da Gerediaga Elkartearen helburua sortu zen unetik. 1965eko ekainaren 7an sinatu zituzten elkarteko estatutuak eta Bizkaian erregistratu zen lehenengo kultur elkartea izan zen.
Diktadurapeko garaian, kultur elkarte eta herri mugimendu askoren aterpe izan zen. Gerediaga Elkartea eskualdearen historiaren motore izan da.
Elkartearen lanaren barruan kultura, hirigintza, ingurumena, hezkuntza, ekonomia… sartzen ziren. Sarritan ez da erraza bereiztea zeintzuk diren Gerediaga elkarteak berak bultzatutako ekimenak eta elkarteak beharrezkoa zen lege estaldura emanez egindako ekimenak.
Durangoko Azoka (lehen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka), Ezpatandari Eguna, Geroa antzerki taldea, ikastolen mugimendua, herri eta auzoetako jai batzordeak, alfabetatzeko gau eskolak… zerrenda luzea da.
80ko hamarkadatik aurrera, herrigintzan ziharduten hainbat talde eta mugimendu legeztatzeko bidea zabaldu zen. Gerediaga Elkartearen “aterperik” behar ez izatera, mota ezberdinetako elkarteak sortu ziren eta Gerediagak bere lana ondareren eta historiaren arloan kokatu zuen.
Hamabi harrien ahotsa (2015) liburuan Jon Irazabalek eta Raquel Calvok elkartearen 50 urteko historia eta istorioak jaso zituzten.
Gaur egun Gerediaga Elkartea lankidetzan aritzen da askotariko erakunde eta eragileekin. Durangaldeko ondare material eta inmateriala, historia eta memoria ikertu, zaindu eta zabaltzearekin batera, Durangaldearen orainaz eta etorkizunaz gogoeta egiteaz arduratzen da.
Izan zaitez bazkide
Durangaldeko iraganaz, orainaz eta etorkizunaz ardura badaukazu, Gerediaga elkarteko bazkide izateak askotariko arloak ezagutu eta lantzeko aukera eskaintzen dizu.
Bazkide izateagatik hainbat abaintaila dituzu:
- EGUTEGIA eta ASTOLA ALDIZKARIA doan
- Gerediaga Elkartearen argitalpenetan % 20ko deskontua
- Elkarteak antolatzen dituen ekitaldietako jakinarazpenak jaso eta lekua gordetzeko aukera.
- Durangoko Azokan % 10eko beherapena
Bazkide kuota ordainduta babesa emango diozu Elkartearen jardunari. Baina parte-hartze aktiboagoa bilatzen baduzu, egitasmo ezberdinetan laguntzeko aukera izango duzu.
Kuota, urtean 30 euro da.
Zuzendaritza Batzordea
Gerediaga elkarteko Zuzendaritza Batzordea bazkideek hautatzen dute.
Bi urterik behin, gehienez 10 laguneko zuzendaritza taldearen erdia berritzeko prozesua egiten da, gero Batzar Nagusian zuzendaritza berriak proposatutako kargu banaketa onartzeko.
Gaur egun, honako hauek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea:
Presidentea: Nerea Mujika Ulazia
Idazkaria: Asun Elorriaga Albizu
Diruzaina: Belen Bengoetxea Rementeria
Bokalak: Aingeru Mimentza Sanchez, Miren Karmele Etxenagusia Atutxa, Goiuri Aldekoa-Otalora Txintxurreta, Olatz Plazaola Sopelana, Gotzon Gomez Barrenetxea, Mikel Agirregabiria Basaguren eta GemmaTelletxe Kortabarria

Lan taldea

Beñat Gaztelurrutia Munitxa
Koordinazioa

Xixili Bengoetxea Llona
Dokumentategia

Izaskun Ellakuriaga Bustinza
Komunikazioa eta produkzioa

Goiatz Pelaez Herrero
Bisita gidatuak eta produkzioa

Txelu Angotia Gutierrez
Argazkilaria eta Astola aldizkaria

Patri Laiseka Garcia
Argazki artxiboa

Imanol Tabera Gonzalez
Ikerlaria: historia eta ondarea

Markel Onandia Txabarri
Ikerlaria: memoria