Hamabi harrien ahotsa: Gerediaga Elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean
Irazabal Agirre, Jon / Calvo Larralde, Raquel
Argitaletxea: Gerediaga Elkartea
Data: 2015
ISBN: 978-84-943197-1-6
Signatura: LI-OR-03912
Orri-kopurua: 191 or.
Neurriak: 24 cm
Orri hauetan dauden istorioek, kontakizunek, anekdotek, iritziek, datuek eta irudiek Gerediaga Elkartearen ikuspegi poliedriko bat eskaintzen dute. 50 urteotan elkarteko parte izan diren gizon eta emakumeen oroitzapenek egin dute historia hau. Ez da behin betikoa gainera, ezta erabat zehaztuta. Ziurrenik atal batzuk idazteke gelditu dira. Gainera, historia bizi bat da, egunez egun zabalduz joango den testua.
Gerediaga Elkarteak Durangaldean bizi garenok gure eskualdeaz dugun ikuspegian arrastoa utzi du. Durango lurraldean sustraituta ekimen handi eta txikietan izan da elkartea: Durango Amankomunazgoaren sorreraren sustapenean, Gerra Zibileko bonbardaketen memoriaren berreskurapenean, euskararen indarberritzean, edota ondarearen babesean, ikerketan eta zabalkundean ekinez. Sustrai horiek hazten jarraitzeko auspoa dira.