Argazki funtsak

balioa kalkulaezina da


Gerediaga Elkartea 80ko hamarkadan hasi zen argazkiak biltzen,  Jose Mari Uriarte eta Jon Irazabal bazkideen eskutik.

Elkartean ditugun argazki, diapositiba, kristalezko plaka, bestelako formatuak eta digitalizatutako irudiak kontuan hartuz gero, milaka argazkiz osatutako artxibo bizia daukagu.

Argazki artxibo honek Durangaldearen historia eta memoria jaso eta islatzen du, XVIII. mendearen amaieratik gaur egunera arte. Genero guztietako argazkiak ditugu, baina, bereziki eskualdeko bizitza, ohiturak, tradizioak, gizartea, historia eta bilakaera islatzen dituzten argazkiak dira.

Azpimarratzekoa da gordetzeak duen garrantzia: edozein formatuko irudian islatuta geratzen denak zalantzarako tarte txikia izaten du eta gure historia kontatzeko duen balioa kalkulaezina da.

Egin kontsulta eta ezagutu gure artxiboa