Mendiola Auzo eskola


1923-1924 ikasturtean zabaldu zuten Mendiolako auzo eskola. Julene Azpeitia eta Feliziana Astorkia izan ziren lehenengo maistrak. Mendiolako eta inguruko auzoetako hainbat ikasle joan zen eskolara alfabetatzeko asmoz, 1987ra arte. Urte horretan eskola zarratu egin zuten. Lehengo eskola zaharrean Errekatxo elkartea dago gaur egun, eta mendiolarren elkargune izaten jarraitzen du. Elkarteko kideek sustatuta eta auzokideen laguntzarekin, argazki bilketa jarri zuten martxan 2024an. 275 argazki baino gehiago batu zituzten. 

alt
Argazki funts honetan bilaketa egiteko

Egin kontsulta eta ezagutu gure artxiboa