Arregi Campo
Izurtzan, Mendibe baserrian, uda pasatzen zuen Bilboko familia honek. Euren amama, Bittori Ortuzar Larrabe (1898-1967) izurtzarra zen.
1953tik 1959ra bitartean, familiak Izurtzan pasatzen zuen uda Mendibe Ojanguren familiarena zen Mendibe baserrian. Amama Bittorirekin, Arantza, Begoña eta Gabrielek pasatzen zuten uda bertan. Eurekin batera, Gabriel Arregi Garaigordobil aita ere izaten zen Izurtzan eta aipatutako urteetako sei udalditan bera izan zen argazkilari.
Familia argazkiak nagusitzen badira ere, Izurtzako paisaia, ohiturak, lekuak eta ospakizunak ezagutzeko aukera ona eskaintzen du Arregi Campo familiaren funtsak.





