Ignacio Ansorena Olazaran
Ignacio Ansorena Olazaran durangarra otsailaren 5ean zendu zen. Ez zen ofizioz argazkilaria, baina argazkiz inguratuta bizi zen. Sabino Ansorena aitaren ogibidea zena bere zaletasun nagusia izan zen. 70eko hamarkada hasieran, Bartzelonan argazkigintzari buruzko ikastaro baten trebatu zen argazkilari modura. Argazkiak egiteaz aparte, argazki zaharrak ere biltzen zituen. Era horretan, Durangoko bizimodua erakusten duten argazki zaharren bilduma handienetako bat izan da berea. Argazkiak, paperean, diapositibetan, negatiboetan eta kristalezko plaketan gorde izan ditu.
XIX. mende amaierako argazkiak dira bildumako zaharrenak, Sabino Ansorena aitak ateratakoak. Ignacio Ansorenak berak 60ko hamarkadatik aurrera osotu zuen bere bilduma. Durangoko egunerokoari ateratzen zizkion argazkiak, Durango herriko ohiko txoko, bazter eta lekuei, ekitaldiei, pertsonei… Gainera, argazki zaharretako pertsonak identifikatzeko lana ere hartu zuen. Herriko nagusienen eskutik izenak ipini zizkien argazkietako lekuei eta pertsonei.





