Karlos Merino


2023ko martxoaren 18an hil zen Karlos Merino Martinez. 60ko eta 70eko harmarkadetako Durango udalerriko egunerokoa islatu zuen zuri-beltzezko argazkietan: paisaiak, durangarrak, jaiak, kaleko bizitza eta kirol ekitaldiak.

Bastidan jaio zen, 1935ean, eta gaztetan heldu zen Durangora. 21 urterekin argazkigintzan interesatu zen. Ezkondu eta gero, tailer bat zabaldu zuen etxean argazkilari lanari ekin ahal izateko. Denda ere zabaldu zuen Ermodo kalean 1968an. Urte gutxi egon zen zabalik. 1973an itxi eta itsasora lanean joan zen eta itsasoan ere argazkiak ateratzen jarraitu zuen. Durangora bueltatzen zenean, Zornotzako Argazkari argazki dendakoentzat ezkontza-argazkilari modura lanean jarraitu zuen.

Karlos Merinoren familiak Gerediaga Elkartean utzi ditu bere argazkiak. Paperezko kopiak, diapositibak eta negatiboak dira. Batez ere, 35 milimetroko negatiboak. Durangoko Alde Zaharreko argazkiak nabarmentzen dira, baina durangarrak, Durangoko jaiak, Durangon antolatzen ziren kirol ekitaldiak ere osatzen dute funtsa. Karlos Merino mendizalea zen eta Durangaldeko mendien argazkiak eta familia argazkiak ere azpimarratzekoak dira.

alt
Argazki funts honetan bilaketa egiteko

Egin kontsulta eta ezagutu gure artxiboa