German Zorraquin


German Zorraquin Begoñan jaio zen 1886ko maiatzaren 17an. Lazaro Regil argazkilari profesionala izan zuen aita ponteko.

German oso gazte hasi zen ikasten Bilboko Correos kaleko estudioan bere aitarekin. 1904an, Germanek 18 urte zituela, semearen gaitasun profesionalean konfiantza jarrita argazki erreportaje bat egitera bidali zuen, Sota familiak Saguntoko portuan zituen dikeak eta ontzigintzak erretratatzera.

1909an Circulo de estudios Vascos izenekoak antolatu zuen argazki lehiaketa irabazi zuen, barrualdeko euskal baserritarren, arrantzaleen eta baserri zaharren erretratu plaken bildumak egiteko.

1913an ezkondu ostean, profesionalki bakarrik aritzea pentsatu zuen, eta aitaren lehiakide izan nahi ez zuenez Durangora etorri zen.

1914an Ermodo kaleko Fabian Areitioren lorategian argazki estudio propioa ireki zuen eta estudio-kamera handia jarri zuen.

30eko hamarkadan postal interesgarriak argitaratu zituen, Durangoko paisaiak eta monumentu aipagarrienekin. Nabarmentzekoak dira duten kalitate handia.

1936ko Gerra Zibilak ere eragin zioten. Agintariek mandatua eman zioten Otxandioko bonbardaketari buruzko argazki erreportajea egiteko eta ostean Durangoko bonbardaketa jaso zuen bere argazki makinarekin.

German Zorraquinek egunerokotasunaz aparte, ekitaldi erlijioso-politikoak, gerra-fronteak eta Durangoko herritarren ezkontzak, bataioak, jaunartzeak eta erretratuak egin zituen. Garai hartako gizartea eta bizitza oso ondo islatzen duen artxiboa da.

alt
Argazki funts honetan bilaketa egiteko

Egin kontsulta eta ezagutu gure artxiboa