goiburua

Dokumentategia


1985ean Durangaldeko Dokumentategia sortzea erabaki genuen. Durangaldeko edozein gairi buruzko informazioa biltzeko helburuarekin jaio zen, edozein dela informazio horren jatorria. Behin bidea hasita, eskuizkribuak, grabaketak, aldizkariak, argazkiak, aldizkariak, liburuak eta abar biltzeari ekin genion.

Bilketa-lan horrekin lotuta, dohaintzak ere jasotzen ditugu, berdin argazki funtsak zein bestelako materialak. Donatzaileak erabakitzen du zein erabilera eman ahalko zaion materialari, eta halaxe formalizatzen dugu donatzailearen eta Gerediaga elkartearen artean. Etengabe ari gara lanean materiala jaso, digitalizatu eta webgunean ikusgai jartzeko, baldin eta donatzaileak horretarako baimena ematen badigu.

Bildutako materiala kontsultagai dago. Material batzuk erabilgarri ere bai, eta beste batzuen kasuan erabilera zehatz baterako eskaria bideratzeko aukera dago. Eskariak egiteko gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzi edo 946818066 telefono zenbakira deitu daiteke.

Bilatzailea


Bilatu dokumentageriaren katalogo osoan

Bilaketa aurreratua