Kontsulta eta mailegutza eskaera
Dokumentategiaren jatorria
1985ean Durangaldeko Dokumentategia sortzea erabaki genuen. Durangaldeko edozein gairi buruzko informazioa biltzeko helburuarekin jaio zen, edozein dela informazio horren jatorria. Behin bidea hasita, eskuizkribuak, grabaketak, aldizkariak, argazkiak, aldizkariak, liburuak eta abar biltzeari ekin genion.
Bilketa-lan horrekin lotuta, dohaintzak ere jasotzen ditugu, berdin argazki funtsak zein bestelako materialak. Donatzaileak erabakitzen du zein erabilera eman ahalko zaion materialari, eta halaxe formalizatzen dugu donatzailearen eta Gerediaga elkartearen artean. Etengabe ari gara lanean materiala jaso, digitalizatu eta webgunean ikusgai jartzeko, baldin eta donatzaileak horretarako baimena ematen badigu.
Materialaren kontsulta eta mailegutza
Bildutako materiala (liburuak, aldizkariak, liburuxkak, argazkiak, eskuizkribuak, dokumentuak,…) Gerediagako bulegoan kontsultagarria izango da. Liburuen kasuan, maileguan hartu ahalko dira batzuk. Argazkien kasuan, kopiak soilik eskuratu ahal izango dira.
Materialaren kontsultaren data / ordua zehaztu edota liburuak maileguan hartzeko bete formulario hau eta ahal bezain lasterren zurekin jarriko gara harremanetan.
Beste edozein kontsultarako gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzi edo 946818066 telefono zenbakira deitu daiteke.