Bainuetxearen ohiartzuna
ZALDIBAR
Ezaugarriak
Jatorrizko izena Zaldua bazen ere, herriko erdigunean izandako bainuetxearen eraginez, 1923an Zaldibar izena jartzea erabaki zuen udalak. XIX. mendearen erditik, trenean bidaiari asko etortzen zen herrira, atseden hartzera batzuk eta osasunerako ur tratamenduak hartzera beste batzuk. Hotela ere eraiki zen. 100 urte dituen ospital psikiatrikoak hartu zuen bainuetxearen lekua gero.
Bisita gidatu honetan, puntu garrantzitsuenetako bat bainuetxe-ospitala ingurua izango da, baina Miren Maortua edota Bitor Garitaonandiak hezkuntzan eta kulturgintzan egindako ekarpena gogoratuko dugu.
Zaldibar leinuaren Olazar dorretxearen aztarnen inguruan hasiko dugu bisita. Elizako aterpeko frontoian pilota partidu labur bat jokatzeko astia ere izango dugu.
Bisitan nabarmentzekoak:
- Olazar dorrea
- Zaldua elizateko plaza
- Bainuetxea-ospitala
Irteera puntua: Olazar dorrea
Iraupena: 90 minutu
Zailtasun maila: Erreza
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera
Prezioa: 185 € (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066