Erdi Arotik gaur egunera
DURANGO
Ezaugarriak
Durangoko kaleetan zehar – batez ere Alde Zaharrean- ibilbidea eginez, Erdi Aroko bizimodua irudikatzeko bisita proposatzen dizuegu. Izan ere, garaiko gizartea nola antolatuta zegoen jakiteko aztarna asko gordetzen ditu hiribilduak.
Bai, Durango hiribildua da. Bizkaiko jaunak sortu zituen hiribilduak XII.mendean eta garai baten harresia izan zuen. Gure ibilbidea ez da lar urrunduko sasoi bateko harresiaren mugetatik. Oraindik zutik dauden eta bakarrak diren elementu historiko garrantzitsuak bisitatzeko aukera eskaintzen du. Udalerriko momentu historikoak ere gogoratuko ditugu: esaterako ,1937ko martxoaren 31ko bonbardaketa.
Bisitan nabarmentzekoak:
- Andra Mariko elizpea, zutabe gabeko Europako handiena.
- Udaletxea, fatxadako Rococo estiloko margoak.
- Santa Anako arkua, hiribildu zaharreko atea.
- Kurutziagako gurutzea, Durangoko heresiarekin lotu izan den sinboloa.
- Etxezarreta jauregia, Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Irteera puntua: Turismo bulegoa, Kurutzesantu museoa
Iraupena: 90 minutu.
Zailtasun maila: Erreza
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa
Prezioa: 185 € (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066