Euskal Prospekzio Taldeak eta Aranzadik gorpu bat atera dute lurpetik Saibigainen


2025/11/10


2024an Saibigainen bilaketa lanak hasi zituztenetik lurpetik ateratzen duten laugarren gorpua da. Honako hau magalaren iparraldean aurkitu dute, tontorreko gurutzetik behera eginda. Gorpua oso egoera txarrean aurkitu dute eta zaila izango da DNA probarik egitea gero identifikatzeko. Dena dela, gorputik oso gertu gudari errepublikazale baten identifikazio txapa bat aurkitu dute, zantzu guztien arabera gorpuari dagokiona; horrek erraztu dezake identifikazioa.

1937ko irailaren 6tik 14ra bitartean borrokaldi latzak izan ziren Saibigainen. Nazionalek iparraldeko frontearen aurkako oldarraldia Durangoko bonbardaketarekin hasi zuten 1937ko martxoaren 31n, eta lehenengo borrokaldiak mendilerroaren tontor estrategikoetan izan ziren, horietako latzenak Saibigainen. Berrehundik gora errepublikazale, gudari zein miliziano, hil ziren tontorra defendatzeko ekinean eta, horietatik 120 inguru, desgertuta daude harrezkero. Horiek bilatzeko ahaleginean jarraituko dutela iragarri dute Euskal Prospekzio Taldeko kideek, lanean jarraitzeko baimena berritzen dieten artean.