1.500 euroko saria banatuko dugu Ikerlari Gazteen Sariketan


2024/12/09


Durangoko Azokan deialdi berriko kartela ikusgai izan da. Deialdi berriak nobedadeak dakartza: batetik, sari bakarra egongo da. 35 urtera bitarteko gazteen artean 1500 euroko saria emango da. Bigarren, lanak aurkezteko epea ekainera arte luzatuko da. Zehatz, 2025eko ekainaren 15era arte izango dute interesdunek lanak aurkezteko.

Gazteen artean Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartea zaindu, ikertu eta zabaltzeko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin, Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sariketa antolatzen du Gerediaga Elkarteak Durangoko Amankomunazgoaren laguntzarekin.

Deialdiari dagozkion oinarriak webgune honetan daude kontsultagarri IKERLARI GAZTEAK egitasmoari dagokion atalean.