2020ko egutegia


2020/01/02


Gerediaga Elkarteko artxiboan arakatuta Durango, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Zaldibar eta Elorrioko argazki zaharrak ditu aurtengo horma-egutegiak.


Elkarteko bazkideek ale bat doan jasotzeko aukera daukate oraindik, horretarako Gerediaga Elkarteko bulegoetara etorrita.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera (9:00-13:00 / 15:00-18:00) – ostiraletan (8:00-15:00)

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren laguntzarekin argitaratu da aurten ere egutegia.