2025eko egutegiko protagonista bat ezagutu dugu


2024/12/12


Argazki zaharrez janzten dugu Gerediaga Elkarteko urteko egutegia urtero. 2025eko egutegi berrian ere horrela egin dugu eta argazkietako asko elkartearen 60 urteetan egindako ekitaldiekin dute zerikusia.

1970. urtean, Otxandion, “Txapela ta burua” jaialdia egin zen. Arrakastatsua izan zen eta ekitaldian ateratako argazkia jarri dugu egutegi berrian. Durangoko Azokan, argazkiko emakumea gerturatu zen argazkikoa bera zela esanez eta hainbat egutegi erosi nahi zituela.

Mari Feli Garaigordobil da bera. 18 urte zituen jaialdian parte hartu zuenean. Aitaren txapela jantzi eta plazan, hainbat ikusleren aurrean, desfilatu zuen.  Saria irabazi ere bai, “nahiz eta ez duen gogoratzen zer izan zen”. “Gurasoen lagun batek, Bernardino Bengoak, animatu ninduen parte hartzera. Bilbon ikasten nuen eta herrira, beste askok bezala, jaiak pasatzera etortzen nintzen eta Santa Maña jaietan egin zen txapelketa”. Ez du gogoratzen gehiagoten egin ote zen eta gizonezkoek ere parte hartu zuten. “Ez dut asko gogoratzen. Baina txapela aitarena izan zela bai”.

Ilusio handi egin dio Mari Feliri bere argazkia Gerediaga Elkartearen urteko egutegian ikusteak. Elkartekook ere asko poztu gara, argazkiko neska aurrez aurre ezagutu ahal izan dugulako.