Anbotoko begiak eguzkiak zelan zeharkatzen dituen ikusteko behaketa


2022/02/15


2020ko Astola urtekarian (14. zenbakia) Arrazolan gertatzen den fenomeno astronomiko bateri buruzko ikerketa lana argitaratu zen. Jorge Hernandez ikerlariak egindakoa lanean nabarmentzen denez, eguzkiak, urtean birritan, Anbotoren begiak zeharkatzen ditu (Bentanetan eta Azkilar) eta Arrazolako San Roke ermita argitzen du. Zergaitik? Zelan? Noiz?

Galdera horrek argituko ditu Jorge Hernandezek berak, martxoaren 6an, egingo den hitzaldian. Eta gero, eguraldiak laguntzen badu, arratsaldean, 2022ko lehenengo behaketa egingo dugu: eguzkiak Azkilar begia zeharkatzen ikusteko aukera izango da.

Hitzaldia gazteleraz izango da, ordubete inguru. Arrazolako elizan, eguerdiko 13:00etan. Gero, arratsaldeko 16:00etan, San Roke ermita aurrean behaketa izango da.
Izena ematea doakoa da. Baina, gura dutenek betaurrekoak eta Astola urtekariaren ale bat 5 eurotan eskuratzeko aukera izango dute.
Izena emateko, gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzi edota 946848066 telefono zenbakira deitu.