Astola 14 eta Egutegia 2021 eskuragarri


2021/01/11


Urtea amaitu eta hasteko Gerediaga Elkarteak argitaratzen dituen bi argitalpenak prest izan ziren Durangoko  Azokarako. Behin azoka amaituta, Durangaldeko ohiko saltokietan edota elkartearen Durangoko bulegoetan eskuratu daitezke biak 5na eurotan.

Astola14

Durangaldeko historia eta Durangaldeari buruzko ikerketak jasotzen dituen argitalpenak zortzi lan berri jasotzen ditu aurten eta horietako bi Jose Mari Uriarte aldizkariko sortzaileak idatzitakoak dira. Maiatzean zendu zen Jose Mari Uriarte, eta Astola aldizkariko lantaldeak zenbakia berari eskaini nahi izan dio.

Egutegia 2021ari dagokionez, ohikoa denez, Durangaldeko herrietako argazki zaharrak jasotzen ditu formatu handian eta eskualdeko telefono praktikoak ere baditu.