Astola Podcast egitasmoa aurkeztu dugu


2023/06/22


Felix Arkarazo aktoreak, Gehi Zazpi biolontxelo taldeak eta Karrika antzerki taldeak parte hartu dute Gerediaga Elkarteak abian jarri duen Astola Podcast egitasmoaren aurkezpenean. Dagoeneko entzungai dauden zazpi podcast-etako baten oinarrituta kontakizun laburra egin zuten Karrika antzerki taldekoek. Ekitaldiaren bigarren zatian, Felix Arkarazok irakurri eta Gehi Zazpi biolontxelo taldekoek musikaz jantzita, aurten ekoiztuko diren hiru podcastetako bat zuzenean eskaini zuten: Zaldibarko bainuetxearen historia.

Ekitaldia Bizkaiko Batzar Nagusien, Abadiñoko Udalaren eta Eusko Labelen laguntzarekin antolatu zen.

Podcasten egitasmoak, bestetik, Durangaldeko Mankomunitatearen eta Durangoko Udalaren laguntza izan du.