Aurrez aurreko 220 stand eta online denda uztartuko ditu Durangoko Azokako 56. edizioak, "baDA!" lelopean
2021/10/06
Leire Urbeltz sortzaile iruindarra da aurtengo kartelaren egilea. "Desipuindegia" izenburupean, Urbeltzek Azokako lehenengo edizioak izan ditu gogoan, garai horretako irudien "revivalismoa" eginez.
Abenduaren 3tik 8ra izango da 56. edizioa: online denda martxan egongo da abenduaren 3tik 7ra, eta aurrez aurreko erakusmahaiak Landakon abenduaren 4tik 8ra.
"Aurten Azokarik bada? Askok egin digute galdera. Bai noski, baDA!". Hala iragarri du Gerediagako presidente Nerea Mujikak gaur Durangoko Landako gunean egindako prentsaurrekoan. Durangoko Azokako 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra antolatuko da "baDA!" lelopean, eta aurrez aurreko salmenta eta online denda uztartuko ditu. Landakogunean 220 erakusmahai baino gehiago egongo dira aurrez aurre abenduaren 4tik 8ra, eta online denda martxan egongo da abenduaren 3tik 7ra durangokoazoka.eus webgunean. Azoka presentziala eta digitala izango da aurten, beraz.
Albiste osoa irakurgai www.durangokoazoka.eus webgunean