Balendin Lasuen, goian bego!


2019/12/27


95 urterekin zendu da Balendin Lasuen Solozabal. 1924ko ekainaren 1ean jaio zen Zaldibarren. Gerediaga Elkarteko bigarren lehendakaria izan zen, 1967tik 1972ra.


Elkartea sortu berri eta Francoren diktadurapean, garai zailetan jardun zuen Gerediaga Elkarteko buru. Ekimen askoren sustatzaile izan zen karguan zela. Nabarmentzekoak, Durangaldeko Mankomunitatearen sorrera, Garai Zubiaurretarren omenez egindako margolarien topaketa, Antzerki topaketak Zaldibarren, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren lehen urteak…


Zaldibarko herriko historia batzen eta kultura sustatzen ere lan handia egin du. Argazki zaharren bilketan, herriko historia ikertzen,…urteetan egindako lanak hainbat argitalpenetan ikusi zuen argia. Herriko abesbatzaren sortzailea ere izan zen.


Kultura gizona izan da beti eta politikagintzan ere jardun du. Bere herriko alkate, Mankomunitateko presidente edota Eusko Jauarlaritzan kultura ordezkaria Bizkaian.