Berdintasuna eta pentsamendu askatasuna aldarrikatuko dira Merinalde Egunean


2018/06/07


Datorren zapatuan, bagilaren 9an, Gerediaga Elkarteak “Merinalde Eguna” ospatuko du Bizkaiko Batzar Nagusien eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren eskutik. Aurten, duela 400 urte, sorginkeria salaketak erabiliz eskualdeko agintariek ipinitako zigor neurriak gogoratuko dira eta ondorengoei kalte-ordain modura barkamena eskatuko zaie; berdintasuna eta pentsamendu askatasuna aldarrikatuz manifestua sinatuko dute Merinaldeko udal ordezkariek. Ekitaldia, Gerediagako Foru-zelaian egingo da eguerdiko 12:00etan.

 

Durango Merinaldeko udaletako alkateek manifestua sinatuko dute Gerediagako Foru-zelaian, bagilaren 9an.

Orain dela 400 urte izandako sorginkeria zigorrak gogoratu eta barkamen-eskari publikoa egingo dute.

 

Egitaraua (12:00 - Gerediagako Foru-zelaian)

- Jaurrieta dantza, Basurtoko Beti Jai Alai dantza taldearen eskutik

- Ongietorria, Felix Arkarazo aurkezleak

- Agintarien hitzak:

  . Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko presidentea

  . Aitor Lopez, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko presidentea

  . Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea

- Orain 400 urte gertatutakoaren kontakizuna Maite Arrese aktorearen eskutik

- Berdintasunaren eta pentsamendu askatasunaren aldeko manifestuaren irakurketa

- Durangaldeko alkate eta udal ordezkariek manifestua sinatzea.

- Amaitzeko, Durangaldeko emakumezkoen soka-dantza, eskualdeko talde ezberdinetako dantzariekin.

 

Orain 400 urtekoa gogoratuz
Gerediaga Elkarteak duela 400 urteko sorginkeria-zigorrak gogoratu eta barkamen-eskari pubikoa egiteko aprobetxatuko du aurtengo Merinalde Eguna.

Elizak onartuta zeukan Alonso de Salazar y Frias inkisidoreak Zugarramurdiko epaiketaren ostean egindako txostena eta sorginekeria gizarte ez jakintsu baten mito, bildur eta antzeko egoeren ondorioa zela aitortu zuen. Hala ere, Durangoko Merinaldeko agintariek ez zituzten elizaren korronte berriak jarraitu eta gizarteko uniformetasun sozial, politiko eta erlijiosotik kanpo zeudenak zigortzen jarraitu zuten. Azpimarratzekoa da, 1617. urteko irailaren 3an, Durangoko Merinaldeko fidelek (alkateek), Gerediagako Batzarretan bilduta, sorginen kontrako neurriak hartu behar zirela erabakitzea. Baina 1618ean, Astolako kartzelan sorginkeriaz salatuta zeuden azken emakumeak askatu zituzten

 

Informazio gehiago: Jon Irazabalek idatzitako "Sorginen azken hegaldiaren itzalera" liburuxka (ekitaldian banatuko zaie bertaratzen direnei)