Bisita gidatu batek emango du ezagutzera Astola urtekariaren 11. zenbakia
2017/10/08
Durangaldeko historia eta ondarea ezagutzera emateko bederatzi lan berri argitaratzen ditu Astolaren urtekariaren 11. zenbakiak. Dagoeneko salgai dago (5 eurotan) ohiko saltokietan. Elkarteko bazkideek, Durangoko Azokan doan eskuratu ahal izango dute Gerediagaren eraskumahaian.
Aurten nobedade modura, ASTOLA urtekaria kalean salgai jarriko dugu azaroaren 4an. Zenbaki berriaz aparte, agortu barik dauden aurreko zenbakiak ere eskuratzeko aukera izango da Durangoko Andra Mari elizpean. Eta azaroaren 5ean, berriz, bisita gidatu berezia antolatu dugu.
Bisita gidatua
Mikel Onandia arte historialariak, Durangoko kale eskulturen gaineko erreportajea egin du eta tartean Durangon aire libreko eskulturen museoa egiteko egitasmoa gogora ekarri du. Lana aprobetxatuta, Mikel Onandiak berak eskultura esanguratsuetan zehar bisita gidatua zuzenduko du.
NOIZ: Azaroak 5, igandea
ORDUA: Goizeko 10:00etan, gazteleraz, eta 12:00etan, euskaraz.
HASIERA PUNTUA: Durangoko Arte eta Historia Museoan
PREZIOA: 5 euro (ASTOLA aldizkaria opari)
Leku kopuru mugatua. Izena-emateko: gerediaga@gerediaga.eus / 94 681 8066
Erreportajeak labur-labur
Artzainak XXI. Mendea, pasioa bizirik ( Markel Onaindia )
Artzaintza iraganeko bizimodu zahar eta bukoliko batekin lotu arren, Markel Onaindia kazetariak egindako erreportajean, gaur egun ere bizimodua aurrera ateratzen duten Durangaldeko artzainak ezagutuko ditugu.
A la luz de un mismo sol – Semejanzas entre la obra del maestro de Arbulu y el Crucero de Kurutziaga ( Jesus Muñiz)
Astola aldizkariaren 4.zenbakian argitaratuta zuen Kurutziagako kurutzeari buruzko lan baten ondorioz, Jesus Muñiz arte historialariak beste ikerketa baten barri izan zuen, Arabako hainbat elizatako gangak egin zituen eskultore anonimo batek egindako lanekin antza handia zutela iragarriz.
Memoria, ukatutako iragana berreskuratzen (Iban Gorriti – Jon Irazabal)
Durangaldean, 40 urte luzetan ukatu izan dan egoera eta gertatutakoa berreskuratzeko lanean hainbat talde lanean ibili da. Iban Gorritik eta Jon Irazabalek idatzitako lanean guztien errepaso laburra jaso da.
Arte y espacio público – escultura pública contemporánea en Durango (Mikel Onandia)
Duangoko eskultura ondarea ezagutzera emoteko erreportajea da Mikel Onandia arte historialariak idatzitakoa.
Argazkilari minuteroak (Jose Mari Uriarte)
Argazkilari minuteroen ogibidea gertutik ezagutzeko aukera ematen du Jose Mari Uriarte argazkizaleak egindako erreportajeak eta Durangaldean ibilitakoen erreferentziak ere ematen dizkigu.
Los encinares cantábricos de Durangaldea (MªCarmen Navarro)
Durangaldeko artadiei buruzko artikulua idatzi du Mari Carmen Navarro biologo durangarrak. Artadirik garrantzitsuenak Urkiolako Natur Parkean ditugu. Euren paisaia-balioa, biogeografikoa eta ekologikoa nabarmentzen ditu.
Durangaldeko herri-izenak, lurraren bihotz taupadak (Felix Murugutza)
Euskaltzaindiako Onamastika Batzordeko kideak, Felix Mugurutzak, Durangaldeko toponimiari gainbegiratua egin dio artikuluan. Horretarako, eskualdeko herri-izenak hartu ditugu.
Mancomunidad de Durango, una comarca imcompleta (Joseba Gorostiza)
Durango Merindadeko Amankomunazgoaren historiaren laburpena egin dau Joseba Gorostizak. Gaur egun zortzi udalerrik osotzen dute, eta helburua herritarrentzat oinarrizkoak diren lau zerbitzu kudeatzea da.
Berrizko Besoitaormaetxea, etxolatik baserrira (Teresa Campos)
Teresa Campos arkeologoak Gerediaga Elkarteak hasitako proiektu baten emaitza aurkezten du. Bizkaiko baserrietako bizimoduen gaineko interpretaziorako, Berrizko Besoitaormaetxea baserrian egindako lanen garrantzia azaltzen du.