Bonbardaketako aztarnen bisita gidatuak ikastetxeetara zabalduko ditugu aurten


2023/03/20


Gerediaga Elkarteak aurten ere 1937ko Martxoaren 31ko Durangoko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldien antolaketan parte hartu du. Udalak koordinatuta, herriko hainbat elkarteren partehartzearekin izango den egitarauan, honako hauek elkartetik kudeatuko ditugun ekintzak:

  • Ikastetxeei zuzendutako bisita gidatuak. Gerediaga Elkartetik Durangoko ikastetxeetara deialdia eginda, guztira, 6 ikastetxetako 450 gazteri bonbardaketak utzitako aztarnak ezagutzera emango zaizkie.
    Bisitak martxoaren 27tik 31ra egingo dira eta 25 laguneko taldetan “Aztarnak” izenarekin diseinatu genuen ibilbidean, oraindik ere bonbardaketa gogorarazten dituzten markak ezagutuko dituzte Durangoko leku ezberdinetan.
  • Martxoaren 31n, arratsaldeko 19:30ean, Andra Mariko elizpean, Oroimen Ekitaldia izango da. Kriskitin dantza taldearekin batera antolatzen dugu eta Kattalin Garaita kazetariak aurkeztuta, Bogoroditsie abesbatzak eta Leire Mendiburuk parte hartuko dute ekitaldian.
  • Apirilaren 1ean, doan, gazteleraz eta euskaraz, estereoskopikoak erabilita nahi duenak, aurrez izena emandan, “Aztarnak” izeneko bisita gidatuan parte hartu ahal izango du.

      Izena emateko: Telefonoz 946818066 / epostaz: gerediaga@gerediaga.eus

 

Bestetik hona hemen Durangoko Udalak koordinatuta, martxoaren 27tik aurrera izango diren ekitaldien egitarau osoa [PDF jaitsi]