Durangaldeko zigilua duten ia 100 lan eskuragarri izango dira 59. Durangoko Azokan


2024/11/26


Durangaldeko eragileei eta sortzaileei ikusgarritasuna eman eta Durangaldeko lanak ezagutzeko interesa dutenei begira, lan guztiak elkartuta bidea erreztea da ekimenaren helburua.

Aurten berritasun garrantzitsua du, gainera. Dibulgazio eta sormen lanak bereiztuta erakutsiko ditugu. Batetik, eskualde mailako erakunde, elkarte eta taldeek euren argitalpenak erakusmahai batean erakutsiko ditugu. Honakoa urtero egin izan dugu.

Berritasuna, bigarren erakusmahaiak dakar. Alboan izango den erakusmahaia izango bada ere, eskualdeko sortzaileak nabarmendu nahi ditugu, idazleak eta musikariak. Euretako batzuen kasuan, Azokan parte hartzen duten argitaletxe edo diskoetxeekin argitaratu dute euren lan berria. Baina erakusmahai berezitu honetan ere eskuragarri jarriko dituzte euren sormen lanak. Erakusmahaiak, gainera, itxura ezberdina izango du. Katalin Txurruka Durangoko gazte sortzaileari enkargatu diogu Durangaldeko sortzaileak batuko dituen erakusmahaiaren diseinua.

95 lan aurkituko ditu bisitariak bi erakusmahaietan: 70 dibulgazio lanak dira eta Durangaldeko 12 eragileren eskutik izango dira azokan. Sortzaileei dagokionez, 22 sortzaileren lanak eskuragarri izango dira, eta guztira 25 sormen lan.

Eragile eta sortzaileen zerrenda

Paule San Salvador del Valle, Javier, San Salvador del Valle, Elaia Torres, Peru Magdalena eta Iraia Okina, Oihana Azkorbebeitia, Meison, Ezta Ilen , Ainke, Garraio, Saroa Bikandi, Peru Magdalena eta Maria Uriarte, Saroa Bikandi eta Amaia Egidazu, Ander Ertzilla, Julen Apella, Fitoskins, Peio Azkarate, Estutu, Laura Fernandes, Nevadah, Zeker, Kohatu, Mikel Uribelarrea, Usue Egia, Goiuria Ikastola, Berrizko Udala, Silboberri, Asociación Parkinson Nervion-Ibaizabal, Marian Diaz, Rikardo Ajuria, Anboto, Joaquin Olaortua, Elorrioko turismo bulegoa, Mallabiko udala, Umerri eskola aktiboa, eta Joseba Agirre.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesarekin antolatzen du Gerediaga Elkarteak leku berezitu hau azokan. Amankomunazgoaren babesarekin ere, elkarteak hurrengo urteko egutegia argitaratzen du. Ohiturari jarraituz, Durangaldeko argazki zaharrak dira egutegiko 12 hilabeteak janzteko aukeratutakoak.

Horrez gain, Amankomunazgoak eta Eroski Fundazioak adostutako hitzarmenari esker, ‘Txalopin txalo’ liburuxka eskuragarri izango da stand-ean. Akordio hau Mankomunitateak garatutako ‘Familian Euskaraz Olgetan’ programaren barruan kokatzen da. Programa horren helburua da haurrek eta haien familiek euskarazko jarduerez gozatzea, eguneroko erabilerarako eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko tresnak eskainiz.

Eta azkenik, DurangokoAmankomunazgoaren babesarekin, bestetik, Ikerlari Gazteen Sariketa berriaren deialdia prest dugu eta informazio zehatza jasotzeko kartela izango da erakusmahaian.