Durango Saria 2025 Durangoko Azokarentzat
2025/05/09

Durangoko Udalak atzo arratsaldean banatu zituen Durango 2025 Sariak San Agustin Kultur Gunean. Udalerriko saririk esanguratsuenak dira, eta hainbat esparrutatik udalerriko bizitza eta Durango definitzen duten balioak aberasten laguntzen duten pertsona eta erakundeen lana aitortzen dute.
Euskararen sustapenean, Durangoko Azokak, euskararen defentsan eta sustapenean erreferente izateagatik, sarietako bat jaso zuen. Gerediaga Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak eta elkarteko langile batzuk eszenatokira igo ziren saria Inma Garrastatxu Udaleko zinegotziaren eskutik jasotzeko: Goiuri Aldekoa-Otalora, Asun Elorriaga, Beñat Gaztelurrutia, Gotzon Gomez, Nerea Mujika, Goiatz Pelaez eta Izaskun Ellakuriaga.
Durango 2025 Sariek Helena Barrenetxea, Durangaldeko Artisten Elkartea, Herria Auzo Elkartea, Tabirako Saskibaloi Taldea eta Asun López (Durango Sari Berezia) ere saritu dituzte.