Durangoko Azoka fantasiaz beteko da


2023/10/04


58. Durangoko Azoka aurkeztu dugu Landakogunean. “Fantasia DA!” leloarekin abenduaren 6tik 10era egingo da, eta Ximon Agirrek sortutako fantasiazko kartela izango da aurtengo irudia.

Aurtengo edizioa aurkezteko egin den prentsaurrekoan, erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariak eta azokako gune ezberdinetako eragileak izan dira, Gerediagako arduradunekin eta kartel egilearekin batera.

Honek aurkezpenean parte hartutakoak:

Aurkezpenean izan dira Gerediaga elkarteko Nerea Mujika (presidentea) eta Beñat Gaztelurrutia (koordinatzailea) eta guneetako arduradunak: Miren Narbaiza (Ahotsenea), Irati Agorria (Irudienea), Martxel Zubia (Saguganbara), Arantza Arrazola (Szenatokia) eta Oihane Agirre (Azoka Telebista). Erakunde kolaboratzaile zein babesleen ordezkariak ere bai: Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea, Isaac Amezaga Bizkaiko Euskara zuzendari nagusia, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Kultura zuzendari nagusia, Jone Berriozabal Arabako Euskara diputatua, Jabier Arakama Nafarroako Euskarabideako zuzendaria, Koldo Bilbao (BBK), Josean Yela (Eroski), Eider Rodriguez (Euskaltel), eta Iñaki Nubla (Konfekoop).

INFORMAZIO GEHIAGO: www.durangokoazoka.eus