Durangoko Azokak Bikaintasun Saria jaso du


2020/10/20


Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak Cadena Ser- Radio Bilbaok ematen dituen Bikaitasun Sarietako bat jaso du Durangoko Azokaren izenean, euskara atalean. Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen eta Bingen Zupiria Euskara eta Kultura Sailburuak eman zion oroigarria.

Ekitaldian azpimarratu zenez, Bikaintasun Sariarekin "Azokak izan duen ibilbidea aintzatetsi nahi da, 54 edizio eta gero, euskal kulturaren erreferente bihurtu dalako. Sortzaileen ekarpenari esker eta erakundeen laguntzarekin, Durangoko Azoka abangoardia-azokatzat hartzen da, sortzaile eta pentsalarien elkargune den modura. Idazleek, ilustratzaileek, musikariek lortu dute Azoka euren talentua erakusteko erakusleiho izatea, eta belaunaldi berrietarako euskal kulturaren transmisioari laguntzea".