Durangoko Azokako 57. edizioak "eztanDA!" egingo du abenduaren 7tik 11ra
2022/10/11
Durangoko Azokak ohiko formatua berreskuratuko du edizio honetan, azken bi urteetako egoera bereziaren ostean. Kulturaren plaza abenduaren 7tik 11ra antolatuko da "eztanDA!" lelopean, eta aurrez aurreko salmentaz gain, online dendari ere eutsiko dio.
Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikak azaldu duenez, Azokako 57. edizioan euskal kulturaren "eztanda" biziko dugu: "Sorkuntzaren eta jaiaren eztanda izango da; Durango osotik eta Euskal Herri osorako zabalduko den eztanda. Bost egunez iraungo duen eztanda".
Azokari hasiera emateko milaka ikasle batuko dira Ikasle Goizean; eta Azoka amaitzerakoan kulturaren plazak jarraipena izango du liburudendetan, "Zu non, han DA!" egitasmoari esker.
JARRAITU www.durangokoazoka.eus webgunean albistea
Ruben Ramos diseinatzaileak sortu du Durangoko Azokako aurtengo kartela
Azaldu duenez, bere ilustrazioak "unibertsoaren eta Big Bangaren hedapenera eramaten gaitu. Inklusibitatearen baitan, pertsona ezberdinen (ez emakume, ez gizon) ideiak, ilusioak eta norberaren imajinazio koloreduna irudikatu dut. Kulturak berak, bai literatura, bai musika, beste leku batera eramaten gaituenaren isla da". INFO +