Durangoko hilobi komunetan ehortzitakoak gogoratuko ditugu
2022/03/16
Martxoaren 31n, Kriskitin dantza taldearekin batera antolatzen dugun bonbardaketan hildakoei omenaldi ekitaldia berezia izango da aurten. 85 urte betetzen dira Durango bonbardatu zutela. Gainera, kanposantuko hori komunetan ehortzitako biktimak identifikatu eta euren familiakoak aurkitzeko ikerketa amaitu dugu emaitza onekin: 84 pertsonen zerrendatik, 51 identifikatu ditugu eta 31 familia aurkitu.
Kanposantuan hobi komunak aurkitzeko egin diren lur prospekzioek ez dute nahi genukeen emaitzik eman Izan ere, ez delako hilerrian gorpurik aurkitu. Dena dela, horrek ez du esan nahi bertan egon ez zirenik. Ze, aldiro (10 urtean behin), kanposantuko lurrak berrerabiltzeko gorpuak atera eta hezurtegira eramateko ohitura izan da.
Orain arte, anonimotasunean gogoratu ditugun horiei, aitortza egiteko momentua dela uste dugu Durangoko Memoria Mahaia osatzen dugun erakunde, elkarte eta norbanakoek. Horregaitik, urte honetako oroimen ekitaldian herritarrok herritarrei omenaldi berezia egingo diegu aurkitu ditugun euren familiartekoak ekitaldira gonbidatuz.
Martxoaraen 31n, arratsaldeko 19:30ean izango da, Andra Mariko elizpean
Gaur goizean Memoriaren Mahaia osatzen dugunok prentsaurrekoa eskaini dugu, ikerketaren eta kanposantuko lur prospekzioen emaitzak azaldu eta hurrengo pausu eta asmoen berri emateko. KLIK EGIN komunikabideei bidalitako prentsa oharra deskargatzeko.
Hilobiko lur prospekzioen gainean Aranzadik egin duen txostena ere IKUSGAI dago, Durangoko Udaren webgunean.