Hezkuntza eta ondarea bat eginda Garain, Mañarin eta Berrizen


2020/09/30


Pandemiara egokitutako eskaintza zabalduko du Gerediaga Elkarteak Durangaldeko hiru herrietan, 20 urte betetzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
“Ondarea eta Hezkuntza” lelopean egingo dira ekitaldiak eta talde txikiak izango dira.


Hiru herrietako ekintzak euskaraz izango dira, doan eta bi orduko iraupena izango dute tailerrek. Mañarikoa lau ordukoa izango da, ibilbidea eta osteko ukenduen tailerra goiz berean izango delako.
Izena ematea derrigorrezkoada. Horretarako, ejardunaldiak@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da edo 673005981 telefono zenbakira deitu.

GARAI
- Urriak 10, zapatua, 12:00etan, liburuen zaharberritze tailerra (10 lagunentzat lekua). Irakaslea: Ane Barreinkua Elegiko. Durangarra da eta artelanak zaharberritzen lan egiten du.
- Urriak 18, domeka, 12:00etan, sendabelarren ibilbidea. Irakaslea: Mentxu Amunategi
- Urriak 25, domeka, 12:00etan, sendabelarren tailerra (ukenduak egitea). Irakaslea: Mentxu Amunategi.

Zaharberritzeari buruzko tailerrera ez da beharrezkoa norberak materiala eroatea. Baina, partaideren batek zaharberritzeko liburu edo dokumenturik badauka eraman dezake.
Sendabelarren ibilbidea eta tailerra bi egunetan egingo da. Baina ez da derrigorra bietan partehartzea. Bakar batea izena eman daiteke, ekintza independienteak direlako.

MAÑARIA
- Urriak 17, zapatua, 10:00-14:00, sendabelarren ibilbidea eta tailerra. Irakaslea: Mentxu Amunategi

BERRIZ
- Erakusketa: Urriaren 17tik azaroaren 1era, Berrizko Kultur Etxean: “Gure aitita-amamen eskolak”
- Urriak 25, domeka, 12:00etan, solasaldia Kultur Etxean: Xabier Amuriza eta Fermin Barcelok eskola garaikoak gogoratuko dituzte.