Ikerlari gazte berri bi: Xixili Bengoetxea eta Jokin Camarero


2023/05/17


Bigarrenez antolatu dugun Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sariketako irabazleak Otxandioko Xixili Bengoetxea Llona eta Durangoko Jokin Camarero Garai izan dira. Joan den astean Otxandioko Bolalekuan egin genuen sari-banaketa eta Gabako elkarteko Aitor Arrizabalagaren eskutik Durangalden egiten dabiltzan saguzarren inbentarioaren berri jaso genuen.


Otxandioko Garavilla kontserba fabrikari buruzko ikerketa egin du Xixilik eta Durangaldeko mitologiari buruzko lana Jokinek. 1000 eta 500 euroko saria eskuratu dute. Xixiliri dagokionez, 1. Kategoriako irabazlea izanda, udazkenean argitaratuko den Astola aldizkarian bere ikerketa argitaratzeko aukera ere izango du.
Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin elkarteak antolatzen duen sariketa da, eta Durangoko Amankomunazgoaren laguntza dauka.