Ikerlari Gazteen Saria antolatuko du Gerediaga Elkarteak lehenengoz
2022/01/24
Gerediaga Elkarteak, Durango Merinaldeko Amankomunazgoaren laguntzarekin, IKERLARI GAZTEEN SARIA eratu du.Helburua Durangaldeko ondarea,historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzea da.
Horretarako, euskarazko ikerketa, sormen eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera emango dira.
LANA
- Gaia: Durangaldean edo Durangaldeko edozein udalerritan kokatuta, edozein jakintza-arloko ikerketa, sormen edo dibulgazio lana: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika...
- Euskaraz
- Jatorrizko lana
- 4 formatu ezberdin onartuko dira:
- Artikulua
- Posterra
- Ikus-entzunezkoa
- Podcasta
SARIA
- Bakarka edo taldea aurkeztu daiteke. Baldintza: gutxienez kide bat, Durangaldeko bizilaguna izatea edo Durangaldean ikastea.
- Hiru kategoria
- 16-18 urte urte bitartekoak: 500€
- 19-35 urtebitartekoak: 1000€
AURKEZPEN MODUA
- Proposamenak gerediaga@gerediaga.eus helbibera bidali behar dira.
- Aurkeztu beharreko dokumentzioa
- Eskatzailearen kontakturako datuak (izen-abizenak, telefono zenbaki bat eta helbide elektronikoa)
- Ikerketa, sormen edo dibulgazio lana bera.
- Eskatzailearen NANaren kopia (eta taldeen kasuan, taldekide guztien NANa
EPEA
- 2023ko apirilaren 17ra arte (gauerdian itxiko da lanak aurkezteko epea)
ZALANTZAK:
• Deialdiari dagokionez edozein zalantza idatziz bidali gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora.
DESKARGATU: Oinarrien dokumentu osoa (euskaraz bakarrik)
Argazkian Gerediaga Elkarteko eta epaimahaiko kideak: Helene Sanchez, Nerea Mujika, Iruri Altzerreka, Liher Larrañaga eta Aingeru Mimentza