Jon Irazabalek Hemendik Saria jaso du


2018/12/13


Gerediaga Elkarteko Jon Irazabalek Hemendik Saria jaso du. Deia egunkariak Durangaldeko kultur ondarearen alde egindako lana aitortu dio horrela. Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko ondare zuzendariaren eskutik jaso du oroigarria.

Durangoko San Agustin Kultur gunean egin da saria emateko ekitaldia. Eskualdeko beste 11 pertsona, elkartea eta erakundek ere jaso dute saria. Jon Irazabalek Bizkaia Saria jaso du kultur ondarearen alde, bereziki folklore arloan eta eskualdeko historia berreskuratzen egin duen lanagatik. “Nondik gatozan jakitea garrantzitsua” dela nabarmendu zuen Jonek saria jasotzean “nora goazen jakiteko”