Jose Mari Uriartek idatzitako azken ikerketa Arripausuetan irakurgai
2021/04/19
Urtebete da Jose Mari Uriarte Gerediaga Elkarteko bazkidea hil zela. Bera gogoratzeko, Elkarteko eta Astola aldizkariko lankideek omenaldi berezia egin diote.
Arripausuetako presari buruz berak idatzitako erreportajearen erreplika jarri dute Landako bidegorrian. Astola aldizkarirako idatzitako bere azken ikerketa izan zen, iaz kaleratutakoa.
Arripausuetako presa eta pasabidea hirigintza proiektu batek ezabatzeko arriskua zegoela jakinda burututako lana izan zen Josemarirena.
Toponimoa argituz
Astola aldizkarian Arripozueta izena erabili zen EAEko izendegi geografiko ofizialetik jasota. Baina Durangoko Udalak argitaratutako Durangoko toponimia lanean Arripausueta azaltzen da. Aurrerantzean hori erabiltzea ebatzi dugu.