Joseba Legarza goian bego!


2017/11/22


Joseba Legarza Urkiolan zendu da gaur 86 urte zituela. 47 urtez Urkiolako Santutegian izan da abade. Hain zuzen, bertan omenaldia egin zioten asteburuan, Urkiola utzi eta Bilbora erretiroa hartuta joateko asmoa zuelako. Urkiolako komunitateak 2011. urtean jaso zuen Gerediaga Elkartearen omenaldia, urteetan, Durangaldeari egindako ekarpenagatik. Egun horretan ateratakoa da argazkia.